XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zarratea - Arbelaiz`ek ez din lanik egiten gure erlijioaren alde.
- Jentil-arriko sua bera ere, zabarkeriz bertan bera utzia zegon.
- Arbelaiz ori, gezurti utsa den.
Olazabal - Kastatik kondea. Aita ere, bera bezin maltzurra ziñan.
Zarratea - Mantalean zekarkiñat lau arraultza, ta dendara natxian saltzera.
Olazabal - Nik, berriz, baserriko artale mordoxka zekarkiñat.
Zarratea - Truk egin dezagun guzti au, ttanta txurrut bategatik.
Olazabal - Neri ere, orixe bera bururatu zaidan: Ba jakin: euri auekin, erreuma dala ta....
Zarratea - Bai, bai! Sortzen zaizkigun naigabeak dirala ta... batek izan oi ditun etsipenak eta....
Basurdi - Jaun! Jaun - Zer dakark?.
Basurdi - Arbelaiz da emen, zu ikusi naiean.
Jaun - Sar dedilla Arbelaiz - Adixkidea! Izkutuan abil aspaldian. Zer diok?.
Jaun - Egi billa natxebillek.
Arbelaiz - Ta? Jaun - Noizpeinka, argi zirrikituen bat ikuste ote dedan; abiatu atzetik, jo batera ta jo bestera, ta azkenean illunpe beltzera.
Arbelaiz - Irakurri ta irakurri ta azkenean ez ezer arkitu?.
Jaun - Ez, motel, ez! Itzak ozenak, utsak barrenak.
Arbelaiz - Makrosophos`ek ere ez al daki?.
Jaun - Arri, egia ala gezurra dan bost ajola! Ia ia! Zer berri Altzate`n?.